Quilotoa

(Cotopaxi probintzia, Ekuador, 2023)

Larunbatero, Otavalo hego amerika osoko merkatu indigena handiena bihurtzen da.

Iliniza Erreserba Ekologikoaren barruan, Cotopaxi probintzian, bada oso berezia den zonalde bat. Altuera handian kokaturiko eskualdea, menditsua, berdea, gogorra, herrixka txikiz inguratua. Txundigarria da, gizakiak hain eremu basati eta zabala, inolako herraminta modernorik gabe nola menperatu duen kontenplatzea. Harrigarria gaur egun oraindik ere, hain nekazari gutxik, bertako gora beherak nola ustia ditzaketen ikustea, haitzurra eta su kontrolatua arma bakarrak izaki.

Zalantza izpirik gabe Ekuador guztiko paisaia ederrenetako bat aurki daiteke bertan, orain dela 800 urte inguru Quilotoa sumendiaren azken eztanda erraldoiak ingurua erabat eraldatu zuenetik.

Eskualde guztiko puntu zoragarriena Quilotoa sumendiaren kraterra da zalantzarik gabe. Ia 4000 metrotan kokaturiko laku hau 250 metro da sakon (sakonera infintua bertakoen esanetan), berde esmeralda koloreko laku ederra.

Ez da harritzekoa kolonarrueko zenbait nekazaritza zona estali eta bertako herri indigenen migrazioa eragin zuen sumendiaren sorreraren inguruan kondaira ezbedinak aurkitzea.

Andeetako mitologiaren arabera, su eta uraren arteko guda bat da, naturako jainkoen arteko guda.

Denboran atzera, lakuaren gainazalean, Quilotoa deituriko jainko suntzitzaile eta bortitz bat bizi omen zen, sumendi guztien erregea. Urpean bizi zen Toachi jainkoa zen bere etsairik handiena, Quilotoa borborka hasten zenean zeru grisa isladatzen baitzen lakuan eta hori gorroto baitzuen Toachik.

Euren arteko azken gudan, ura ispilu bihutu omen zen eta orduztik dihardu zeruak bertako uretan isladatzen. Hor bere kolore bereziaren jatorria.

Quilotoa izenaren jatorriaren inguruan ere badira bertsio ezberdinak. Sugearen hortza dela dio bertsio horietako batek, “quilo” hortza eta “toa” sugea baitira Kichwa hizkuntzan.

Toa prinzesaren hortza bezala ezagutzen dute hala ere bertakoek. Haien esanetan, Toa, Shyri nazioko printzesa lakua bisitatzen ari zela, hortzetako mina sentitzen hasi zen. Hori omen da Quilotoa izena hartu izanaren arrazoia.

Izan kondairak egi, izan soilik istorio, bada oinez iritsi eta lakua aurrez aurre begiratu dugun guztiok amankomun sentitu dugun zerbait, azaltzeko gai izan ez garen zerbait.

Bere ur lasai, paisaia eder eta berau bizi duten nekazari atseginei esker, Ekuador osoan aurki daitekeen mendi ibilaldi ezagunena topa daiteke bertan, Quilotoa loop deritzon mendi ibilaldia, benetan zogararria animatu nahi duenarentzat, baita lakuaren parean jarri eta kondairak egia hala gezurrak diren jakin nahi duen ororentzat ere.

Quilotoa kraterra ia 4000 metroko altueran

Lursailak makina modernorik gabe eta taldeka lantzen dituzte

Zoragarriak dira sumendia inguratzen duten paisaiak

Latacunga hiri koloniala da zonaldeko nukleo populatuena