SahatsIgoa Lopez

Euskal Herrian jaioa da Sahats, Etxarri-Aranatz deituriko herri txiki batean. Bilbon eta Txekiar Errepublikan ingenieritza ikasi ondoren, ingeniari bezala ibili da ia 8 urtez ondoren hezkuntzara jauzi egiteko.

Munduak txunditzen du eta kamara eskuan, bidaiatzea eta munduko txoko eta pertsona ezberdinak ezagutzea du maite. Bereziki, gizarteko arazoek, minoriek eta aintzineko kulturek pizten dute bere barrena.

Zenbait bidaia, abentura, txoko eta pertsona ezagutu ondoren, horiei buruz idazteko erabakia hartu du.

Era berean, munduan zehar topatu dituen ipuinak euskaratzea du helburu, Euskal Herriko haurrek munduko istorioak euskaraz entzun eta irakur ditzaten.